XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barila. Ik. Hagatxoa.

Barlasaia. Leiho baten kareleko koroamendua eratzen duen azalera edo elementu horizontalari esaten zaio honela.

Barneak. Barne-diseinua. Ik. Interiorismoa.

Barramakurra. Hormigoi armatuzko habeen armaduretan muturrak 45ampdeg;tara okertuta dauzkan barra metaliko luzetarakoa.

Forma horri esker momentu positiboek eta negatiboek eragindako ebakidura-esfortzuak eta trakziokoak zurgatzeko gai izaten da habea.

Barrena. Zuloak egiteko erreminta, altzairuzkoa, barra luze modukoa eta mutur bat daukana ebakitzeko prestatua, mekanikoki eragiten dena eta harkaitzak zulatzeko, eta lurzoruak sondeatzeko, etab.etarako balio duena.

Barrenatu. Barrenarekin zuloak egin.

Barrenatzailea. Mea-zulo eta harrobietan barreno-zuloak egiten dituen langilea.

Zulo horiek dinamita-kargak jartzeko izaten direnez jakin behar izaten du karga-banaketaren eta lan horien berri.

Barreno-zuloa. Obra-fabrika eta harkaitzetan, batez ere harrobi eta meatzetan egindako zuloa, gero polborarekin edo beste lehergairen batekin bete eta harria lehertzeko edo zulatzeko balio duena.

Barrotea. Barra lodia, zerbaiti eusteko edo sendotzeko erabiltzen dena.

Eskailerakoak, adibidez, barandari eusteko jartzen diren barra bertikalak izaten dira.

Barrunbea. Sin.: Esparrua. Espazio itxia eta muga jakinen barnean hartutakoa.

Basa. Ik. Harroina.

Basamentua. 1. Eraikin baten beheko aldea, obra osoa bere gain bermatua egoteko itxura ematen duena.

2. Zutabe baten harroinak eta idulkiak osatzen duten gorputza.

Bastardea. 1. Eraikin batean beheko oinen gain-gaineko edo goihurrengo pisua.